Santiago Yubero

Santiago Yubero

Santiago Yubero

Castilla-La Manchako Unibertsitatea (UCM) |

BIOGRAFIA

Unibertsitate irakaslea, unibertsitate eskolako katedraduna, Gizarte Psikologian doktorea eta Pedagogian lizentziatua. Hamarkada bat baino gehiagoz aritu zen eskoletan maisu eta, ondoren, psikopedagogo lanetan. Gaur egun irakaslea da Cuencako campuseko Hezkuntza eta Giza Zientzien Fakultatean (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea – UCLM), eta baita bertako dekanoa ere. UCLMeko Centro de Estudios de Promoción de la Lectura y Literatura Infantil (CEPLI) zentroko eta Promoción de la Lectura y Literatura Infantil Masterreko zuzendaria da. Psicología, Educación y Lectura ikerketa taldeko burua da eta Ocnos: Estudios sobre Lectura aldizkari zientifikoaren editore nagusia. Irakurketaren arloan hainbat ikerketa proiektu zuzendu ditu eta irakurketaren alderdi psikosozialekin eta materialgintzarekin erlazionatutako I+G+b kontratu ugari koordinatu ditu, besteak beste, Fundación de Ayuda contra las Drogas, Instituto de la Mujer edo Fundación Botín bezalako erakundeekin. Hainbat liburu eta ikerketa artikulu argitaratu ditu irakurketa-ohiturei, irakurmenari eta haurren literaturaren alderdi sozio-hezitzaileei buruz. Bere azken argitalpenen artean, besteak beste, honako hauek aurki ditzakegu: Leer y vivir la igualdad”, “Las bibliotecas en la formación del hábito lector” edo “Educación social y alfabetización lectora”.