Neil Mercer

Neil Mercer

Neil Mercer

Cambridgeko Unibertsitatea (UC) |

BIOGRAFIA

Neil Mercer Cambridge Unibertsitateko irakasle emeritua da. Bertan Oracy Cambridge: Centre for Effective Spoken Communication zentroko  zuzendaria ere bada eta Hughes Hall-eko biziarteko kidea. Lehenago, Hizkuntza eta Komunikazioko katedraduna izan zen Open University-n. Psikologoa da, haurren ahozko hizkuntza eta arrazoiketa gaitasunen garapenean interes berezia duena, eta baita garapen horretan irakasleek duten eginkizunean. Luze eta zabal egin du lan arlo horietan nazioartean hainbat irakasle, ikerlari eta hezkuntza-politikako arduradunekin. Argitaratutako liburuen artean aurki ditzakegu Words and Minds [Palabras y Mentes]: how we use language to think together, Exploring Talk in School, Dialogue and the Development of Children’s Thinking eta Interthinking: putting talk to work.