María del Pilar García Mayo

María del Pilar García Mayo

María del Pilar García Mayo

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) |

BIOGRAFIA

María del Pilar García Mayo doktorea Hizkuntza eta Ingeles Hizkuntzalaritzaren katedraduna da UPV/EHUn. TESOL eta Hizkuntzalaritza masterra eta Hizkuntzalaritza doktoregoa ikasi zituen The University of Iowan. Hainbat argitalpen ditu ondorengo arloetan: ingelesa bigarren edo hirugarren hizkuntza deneko morfosintaxiaren  ikasketa eta ingelesa hizkuntz atzerritarra deneko elkarrizketetako interakzioa. Bere ikerketaren emaitzak Asiako, Europako eta Ipar Amerikako hainbat unibertsitatetako kongresutan aurkeztu ditu eta ohorezko aholkularia da Shanghai Center for Research in English Language Education elkarteean.

 

Garcia Mayo doktorea Language and Speech ikerketa taldeko eta Language Acquisition in Multilingual Settings masterreko zuzendaria da. Language Teaching Research aldizkarian argitaratzaile lana egiten du eta beste hainbat aldizkarietako argitaratze batzordekidea da (Language Teaching for Young Learners).

AILAko nazioarteko batzordean parte hartu du eta AESLAko nazioarteko harremanetako batzordekidea izan da. ANEPeko eta ANECAko aholkularia da eta Espainako ikerkuntza erakundearen Hizkuntza eta Hizkuntzalaritzako arloko koordinatzailea da. Gaur egun Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko sailburua da.