Jasone Cenoz

Jasone Cenoz

Jasone Cenoz

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) |

BIOGRAFIA

Jasone Cenoz Hezkuntza Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen katedraduna da Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, UPV/EHUn eta Estatuko Ikerketa Agentziaren Hezkuntza Batzordearen lehendakaria da. Ikerketa hezkuntza eleanizdun eta bigarren zein hirugarren hizkuntzen jabekuntzari buruz egiten du. Europako eta estatuko ikerketa proiektuetan parte hartu du. Artikulu asko eta zenbait liburu argitaratu ditu eta nazioarteko kongresu eta mintegi askotan bere ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu Estatu Batuetan, Kanadan, Australian, Txinan, Indian, Brunein, Zeelanda Berrian,  Singapuren eta Europako herrialde gehienetan,. 2011an, Espainako Linguistika Aplikatuaren Elkartearen Saria jaso zuen Towards Multilingual Education (2009) liburuarekin. Jasone Cenoz AILAren argitapenen arduraduna izan da zortzi urtez IASCLren batzordekoa eta International Association of Multilingualism elkarteraren lehendakaria