KOMUNIKAZIOAK ETA POSTERRAK PROPOSATZEA

AURKEZPENA

Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak, Bilboko Hezkuntza Fakultatearen partaidetzarekin, XX Congreso Internacional de la Sociedad Española de Didáctica de la Lengua y la Literatura nazioarteko biltzarra antolatu du: Hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntza testuinguru eleanitzetan.

Irakasle eta ikertzaile garen heinean, premiazko beharrizana da hizkuntzen eta literaturen irakaskuntzan egiten dugun lana egokitzea gizarte heterogeneoetara eta aldakorretara, zeintzuetan ageri diren errealitate kulturalak eta linguistikoak gero eta askotarikoagoak eta eleanitzagoak.

Hizkuntzak pertsona eta herrien identitate soziokulturalaren funtsezko elementuak dira: identitate kolektiboaren zeinuak dira, eta errealitate soziala eta kulturala osatzen dute. Gaur egun, gure inguruan hainbat hizkuntza bizi dira, lurraldean lurraldeko ofizialez gain. Horrenbestez, egungo erronka da ezberdintasun linguistikoak eta kulturalak lantzeko era berriak sortzea, hizkuntza eta kultura guztiei lekua eginez, ezinbesteko baloreak direlako. Aniztasun kulturalak, linguistikoak eta literarioak dakar gizadiak estrategiak garatzea taldean bizitzeko eta denboran zehar hainbat ingurunetara eta espaziotara egokitzeko. Ikasgela batean hainbat hizkuntza eta kultura elkarrekin bizi direlarik, irakasteko beste molde batzuk planteatu behar dira, non ezberdintasunak onartzen diren eta elkar aberasteko baliatzen diren.

Egoera horretan errespetuzko jarrera ez da nahikoa: garatu behar dira teknika pedagogikoak material espezifikoak hautatuz eta sortuz, landu behar da ikasleen alderdi afektiboa eta emozionala, eta sustatu behar dira jarduera kooperatiboak, metodologiak eta baliabide berritzaileak erabiliz. Irakasleek ez dute zertan ezagutu ikasgelan dauden kultura guztiak (ohiturak, jaiak, musika, dantza, jokoa…),baina kultura arteko bitartekari izan behar dute, ikasleei laguntzeko ikasgelara ekartzen beren hizkuntza, kultura eta literatur tradizioa. Azkenik, hizkuntza-jabekuntzaren planteamendu teorikoa aldatu behar da: ingurune elebidunetik ingurune eleanitzera.

NORENTZAT DA DEI HAU

· Hizkuntzen eta literaturen didaktikaren esparruko ikertzaileak.

· Eleaniztasunaren esparruko ikertzaileak.

· Hizkuntza-maila orotako hizkuntza- eta literatura-irakasleak.

· Hezkuntzaren, literaturaren eta eleaniztasunaren kudeaketarekin lotutako zereginetan diharduten eragileak.

 

HELBURUAK

· Hizkuntzen eta literaturen didaktikaren esparruan azken aldian egindako ikerketen emaitzak aurkeztea.

· Eleaniztasunaren esparruan azken aldian egindako ikerketen emaitzak aurkeztea.

· Eleaniztasunarekin lotutako ikerketa- eta irakaskuntza-esperientziak partekatzea.

· Hezkuntzaren eta ingurune eleaniztunetako didaktikaren berezko erronkak lantzea, eta horiei buruz hausnartzea.

 

PROPOSAMENAK AURKEZTEA

· Proposamenak aurkeztu ahal izango dira euskaraz, galegoz, gaztelaniaz, ingelesez, katalanez eta portugesez, eta zehaztu beharko da zein modalitaterako diren: komunikazioa (aurrez aurrekoa edo online) edo posterra.

· Proposamenak webguneko formularioen bidez bidaliko dira.

· Proposamenak bidaltzeko azken eguna 2019ko ekainaren 30a izango da, eta antolakuntza-batzordeak uztailaren 31rako emango du proposamenen azterketaren berri.

ILDO TEMATIKOAK

· Gizartea, kultura eta komunikazioa.

· Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna.

· Aniztasun sozio-kulturala eta heziketa linguistikoa.

· Komunikazio-konpetentzia interkulturala eta intrakulturala.

· Etnografia ikasgelan.

· Eskola inklusiboa.

· Elkarrizketa interkulturala.

· Jakitearen, egitearen eta izatearen ikaskuntza.

· Albabetatze interkulturala.

· IKTen inpaktua konpetentzia eleaniztunean eta kulturartekoan.

· Eskola inklusiboa eta konpetentzia eleaniztuna.

· Konpetentzia interkulturala hizkuntza gehigarrien irakaskuntzan.

· Ikasle etorkinak eta eredu linguistikoak

· Berrikuntza hezkuntzan eta curriculumean.

· Esparru digitala: garai digitala eta ziberespazioa.

· IKTak eta hizkuntzeen eta literaturen didaktika.

· Hizkuntzen eta literaturen didaktikaren eta didaktika berezien bateraguneak.

· Hezkuntza-zientzieneta beste gizarte-zientzien ekarpenak HLDri

· Hizkuntza gehigarrien irakaskuntza: estrategiak eta prozedurak.

· Hizkuntzalaritza aplikatua hizkuntzen irakaskuntzan.

· Ahozko eta idatzizko adierazpena.

· Hizkuntza gehigarrien irakaskuntza etorkinei.

· Hizkuntzen didaktika testuinguru eleaniztunetan.

· Jabekuntza eta ikaskuntza.

· ELE:espainolaren irakaskuntza atzerriko ikasleentzat.

· Afektibitatea eta konpetentzia existentziala.

· Joerak hizkuntzalaritza aplikatuan.

· Kognizioa eta emozioak.

· Hezkuntzaren psikologia.

· Ikuspegi komunikatiboak afektibitatearen argitan.

· Idatzizko ekoizpena.

· Ahozko ekoizpena.

· Ahozko ekoizpenaren garapena eta haren didaktika.

· Idatzizko ekoizpenaren garapena eta haren didaktika.

· Jakintza linguistikoaren didaktika.

· Lehen eta bigarren hizkuntzaren didaktika: ikuspegi historikoa eta arloaren etorkizuna.

· Irakurle-formazioa eta espazio berriak.

· Argudiatze-trebetasunak.

· Entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.

· Ahozko eta idatzizko trebetasunak.

· Generoa eta hizkuntza.

· Lengoaia eta gizarte-semiotika.

· Testu-hizkuntzalaritza eta diskurtsoaren analisia.

· Komunikazio-prozesuak.

· Idazteko sistemak eta ikuspegi berriak.

· Jakintzaren pedagogia.

· Hezkuntza, idazketa eta boterea.

· Jolasa hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren garapenean.

· Haur eta Gazte Literatura.

· Generoaren didaktika.

· Literatur ikasketak eta Literatura konparatua.

· Literatur gaitasuna, corpusak eta testuak.

· Estetika, kritika eta harrera.

· Irakurketa eta elkarrizketa.

· Literatur eta arte praktiken arteko zeharkakotasuna.

· Bibliodibertsitatea.

· Ziberespazioan ikasten.

· Haur hizkuntzaren garapena eta haren didaktika.

· Hizkuntza multimodala.

· Hizkuntza aztertzeko baliabideak eta materialak.

· Corpus-hizkuntzalaritza eta diskurtsoaren analisia: nola txertatu hezkuntzaren esparruan.

· Curriculumari begiratzeko hurbilpenak eta ikuspegiak.

· Ebaluazioa berrikuntzaren argitan.

· Metodologia aktiboak, parte-hartzea sustatzen dutenak.

· Arazoetan oinarritutako ikaskuntza (AOI)

· Hezkuntza-metodologiak eta ikasketaren teoriak.

· Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.

· Ikasketa kooperatiboa.

· Kasu-metodoa.

· Ikasketa-kontratua

PROPOSAMENAK BIDALTZEA

Aurkezpenerako aukerak:

1. AURREZ AURREKO KOMUNIKAZIOA

15 minutuko iraupena.

2. ONLINE KOMUNIKAZIOA

15 minutuko online aurkezpenak. Eztabaidarako eta galdera-erantzunetarako foro bat sortuko da.

3. POSTERRA

Posterrak 45 minutuko saiotan egongo dira ikusgai, eta egileek bertan egon beharko dute behar diren azalpenak eman ahal izateko.

 

Proposamenak (komunikazio zein posterrenak) webgunean berariaz prestatutako formularioa baliatuta bidaliko dira.

 

KONTUAN HARTZEKO DATAK

Ekainak 30 uztailak 19 : proposamenak bidaltzeko azken eguna.

Uztailak 31: onartutako proposamenak jakinarazteko azken eguna.

Irailak 16: matrikulan tarifa murriztuaz baliatzeko azken eguna.

Urriak 16: ohiko matrikula egiteko azken eguna.

Urriak 30: online aurkezpenak bidaltzeko azken eguna.

Azaroak 27-29: kongresuaren datak.

ARGITALPENAK

Talde antolatzaileak jakinarazten du, alde batetik, biltzarreko aktak argitaratuko direla eta, beste alde batetik, lan hautatuekin liburu bat argitaratzea aurreikusten dela, dagokion errebisio-prozesua pasatu ostean. Zehaztapenak aurrerago emango dira kongresuan parte-hartzeko onarpenarekin batera.